XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

7. plaka triangeluar opakoa F fokuak argiztatzen du.

8/5 eskalan plaka marraztu.

Proiekzio-planoak opako direla kontsideratuz, plakaren berezko eta plano hauetara jaurtitako itzalak marraztu.

Marrazkia tintaz egingo da -ko orri etzanean.

L.L. beheko ertz handitik 17,5 cm-ra ipini eta ardatza izango da.

Datuak hauek dira: eta .

(Bide Injinerutzako G.M.E.T. Madril).

8. zuzenkia, puntu argitsu batek argiztatzen du eta itzala jaurtitzen du proiekzio-plano horizontalera.

Ondokoa eskatzen da:

1 . Itzala marraztu.

2. Profileko zuzen baten zuzenkia aurkitu, puntu berorrek argituta plano horizontalera itzala proiektatzen delarik, baina itzal horrek lehengoarekin beso berdineko gurutzea osatu behar du.

9. B proiekzio-planoarekiko elkartzut den eta H-rekiko inklinaturik dagoen planoan, 2 cm-ko aldea duen karratua definituta dago.

Karratuaren bi alde plano bertikalarekiko paralelo dira eta hurbilen dagoena 1 cm-ko distantziara dago.

Beste bi aldeak plano bertikalarekiko elkartzut dira eta baxuena H planoan dago.

Karratu hori, 8 cm altuko piramide erregular baten oinarria da.

Piramide horren proiekzioak marraztu, bistako eta ezkutuko alderdiak bereiziz.

Solido hau argi-izpi paraleloek argiztatzen dutela kontsideratuz, plano horizontalera jaurtitako itzalaren ingurunea marraztu.

Argi-izpiaren norabidea, bere bi proiekzioak L.L.arekiko inklinatutako lerroa da.

10. B erpineko eta S zuzentzaileko biraketa-konoa ematen da eta t tetraedro erregularra ere bai.

Datuetan adierazita bezala kokaturik daude.

r zuzen bat eta l argiaren norabidea izanik, ondokoa eskatzen da:

1. r zuzenak konora jaurtitzen duen itzala urdinez.

2. Konoaren berezko itzala eta horizontalera jaurtitako itzala gorriz.

3. Tetraedroaren berezko itzala eta horizontalera jaurtitzen duena, eta konoak tetraedrora jaurtitzen duena gorri eta urdinez marraturik ere bai.

Tetraedroaren aldeak 16 koadro ditu.

Aurpegi bat plano horizontalean dago eta aurpegi horretako alde bat argiaren norabidearen l' proiekzio horizontalarekiko paralelo da.

Alde hau da L.L.tik urrutien dagoena.

aurpegi honen kontrako erpinak bere proiekzio horizontala argiaren l' proiekzio horizontalean du.

(Injinerutza Industrialeko G.M.E.T. Bilbo).

11. zuzenkia emanik, alde gisa duen eta erpin baxuena plano horizontalean duen karratua marraztu.

Bi soluzioak aurkitu eta bi karratu opakoen berezko itzalak eta argia ra ezkerretik dutela bi karratuek jaurtitzen duten itzala marraztu.

-ko orria, erdibideko txikienetik gorago lur-lerroa duelarik.

(Bide Injinerutzako G.M.E.T. Madril).

12. Planoaren zati bat mugatzen duten eta puntuak eta zuzena emanik, planoarekin duen ebaki-puntua aurkitu, bistako eta ezkutuko alderdiak adieraziz.

L.L. E-O norabidea eta sartaldeko argia horizonte gainetik ra izanik, berezko eta proiekzio-planoetara jaurtitako itzalak marraztu eta zuzenak triangelura jaurtitakoa ere bai.

(Bide Injinerutzako G.M.E.T. Madril).

13. laukizuzenak eta fokuetatik jaurtitzen duen itzala marraztu.

Eskala 2/3.

Orria etzana dela marraztuko da, L.L. papereko beheko ertzetik 10 cm-ra ipinita.

Itzalen marradura proiekzio bakoitzean argiaren norabidearekiko gutxi gora-behera elkartzut egingo da.

Plano horizontalean bi norabidetan marradura egin beharreko itzal-zona bat izango da.

L.L. hartuko da OX ardatz gisa.

(Bide Injinerutzako G.M.E.T. Madril).

14. eta puntuetatik igarotzen den zirkunferentzia marraztu.

Zirkunferentzia horrek mugatzen duen zirkulu opakoak proiekzio-planoetara jaurtitako itzala marraztu.

eta .

Argia ezkerretik eskuinera eta goitik behera ko angeluaz. (Bide Injinerutzako G.M.E.T. Madril).